Lehengo egunean denbora-pasan Dotsub-eko
bideo hau itzuli nuen (ingelesa praktikatzeko gehien bat, je, je..) Clay Shirkley-ri egin zioten elkarrizketa baten pasartea da
Crowd sourcing delako horretaz dabiltza.
Josik aipatu zigun kontzeptua lehengo egunean tertulian, eta jakin minez geratu nintzen.
Crowd sourcing-aren azalpenak baino, arreta eman zidan kulturaren amateuizazioaz dioenak, inprentaren konparazioak gehien bat. Hemen komunikazioaren "profesionalak" daudela, interesgarria izan daiteke hausnarketa. Lana galduko dugu? (eta ez krisiagatik).
Bideoa ez dut enbotatu, Ning honek ez ditu iframeak onartzen eta.
A!
Beste hau ere daukazue itzulita.
Iruzkinak gehitzeko, Komunikariak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin